Nor gara

Bi neska gara, lorezaintza-zentro desberdinetan lanean urte batzuk eman ondoren Lorezaintza-zentro itxi bat hartzeko aukera izan genuenak. Hori 2012an izan zen, eta dirua baino ilusio eta gogo handiagoarekin ekin genion gure negozioari. Etortzen eta itzultzen diren bezeroei esker 9 urteko ibilbidea egin dugu eta oraindik ere inoiz baino gogo eta ilusio handiagoarekin jarraitzen dugu.